XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beraz, aduana-batasunaren eraketa dela-eta, merkataritza sortu, ongizatea emendatu eta gizarteak irabazi garbia erdiesten du.
Merkataritzaren desbideratzea nola gertatzen den ikusteko, ikus 2. taula.
2. TAULA
. Herria
Batezbesteko ekoizte-kostua ($etan)
% 5Oeko
Kasu honetan, hasieran, nahiz eta arantzela egon, A herriko kontsumitzaileak E herriko produktuez hornitzen ziren.
Baina, aduana-batasuna ipini bezain laster, E-ri (hots, munduko ekoizleen artean batezbesteko ekoizte-kosturik apalenak dituenari) erosi beharrean, B-ri erosiko diote.
Merkataritza, beraz, desbideratzen da.
Gainera, horrela, nazioarteko baliabideen esleipena okerragotzen da eta gizartearen ongizate-maila jaisten da
Hortaz, aduana-batasunak bi ondorio kontrajarri sorterazten du.
Alde batetik, merkataritzaren sorrera: A herrian ekoizten zena, B herritik datozen ekoizkinez ordezkatu egiten da, eta gainera A herriko kontsumoa handituz.
Beste aldetik, merkataritza desbideratzen da: ekoizte-kostu apaleko iturri batetik kostu handiagoko batera igarotzen da.
Lehenengo ondorioa onuragarria da (ongizalea emendatzen du); bigarrena, kaltegarria (ongizalea gutxitzen du).
Bi ondorio hauen artean zein indartsuago izan, bada holakoa izango da aduana-batasunaren azken ondorio garbia
Bi ondorio horien indarra, besteak beste, ondoko gauzen funtzioan egongo da:(...).